XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Etxevarria`tikIlleko gora-berak: Saratzuko Domingo Arregui il da 61 urtekin.
Baita il da Aulestiarte`ko Maria Unamunzaga 94 urtekin, 10 urte ogetik jagi barik eginda.
Mondragon`en bertako Mª Jose Leon`egaz ezkondu da bertan biziteko Antxiko Jose Mª Armaolea.
Arronan bertako Iziar Arakistain`egaz ezkondu da Basabe`ko Jose Luis Arrieta ta Markiñen biziko dira.
Ego-ameriketatik etorrita egun batzuk emen egin ditu Aita Sabin Solozabal Pasionisteak.
Ipar-ameriketan 4 urte eginda artzaiñ etorri da Aldazko Jose Mª Bristain.
Basabe`ko Pedro Mari Zaragozara joan da pelotan egitera.
Florida`ko frontoi banetara joan dira Errota-barriko Patxi ta Beide`ko Jose Manuel.
Altzola-zarreko Domingo bere fameliaz Korru`ko etxe barrietara joan da bizitera.
DOMUND egunean Eleizan, 5.050 pta batu ziran.
Beide`ko Pedro Olaldek jubilaziñoa artu dau.
Datorren barixakuan, illuntziko 8`retan Kontseju zarrean, batzarra izango da Ajentziakoak ipiñita, aurtengo neguan fruta-landarak nai dituenentzako.